AHOLKULARITZA OSOA

Eskarmentu eta ibilbide handiko pertsonok osatzen dugu

Aholkularitza fiskala, lan-aholkularitza, kontabilitate-aholkularitza eta zerbitzu administratiboak

Altxe Gestion SL 2004. urtean eratu zen, eta eskarmentu eta ibilbide handiko pertsonok osatzen dugu. Bezeroekin tratu zuzena eta pertsonala izatea da gure enpresaren ardatza.

Teknologia berrietan adituak gara, eta horiek erabiltzen ditugu informazio pertsonala gordetzeko, eta lehen aipatu bezala, bezeroekin tratu pertsonal hori garatzeko. Era berean, baliabideak bezeroen beharretara egokitzen ditugu.

Altxe gestión

Altxe Gestion kudeaketa fiskala lantzeaz harago doa, eta enpresa, autonomo eta empresa txiki eta ertainei aholkularitza osoa eskaintzen diegu.

AHOLKULARITZA OSOA

Gurekin harremanetan jarriz gero, enpresaren errentagarritasunak gora egingo du. Enpresa handitzea eta jasangarritasuna bermatuko dugu lehendabiziko momentutik.

Kudeaketa enpresa honetan ekonomiari buruzko edozein arlotan laguntzeko aholkularitza espezializatua eskaintzen dugu; horrez gainera, finantza, lege eta erabateko aholkularitza ere eskaintzen ditugu.

Informazio teknika aurreratuak jartzen dizkiegu bezeroei esku artean, beren enpresen eguneroko eta aldizkako kudeaketa gestioak garatzeko.

Erabateko aholkularitza horren barruan, fakturak bidaltzea, faktura elektronikoen tramitazioa, korreoak hartzea eta bestelako zerbitzu administratiboak ere eskaintzen ditugu, bezeroek behar izanez gero.

ZERBITZUAK

AHOLKULARITZA FISKALA

Enpresaren antolakuntza hobea eta gaur egungo legediarekin bat egiteko behar duzun segurtasuna eta lasaitasuna emango dizun aholkularitza zerbitzua eskaintzen dugu. Horrez gain, enpresaren kontu fiskal guztiak eramaten dituen kalitate handiko zerga-aholkularitza zerbitzua ere ematen dugu.

Gure lanaren oinarria da aholkularitza fiskalari balioa ematen dioten ekintzetan, eta era berean, enpresa bakoitzari dagokion legedia errespetarazteko behar diren tramiteetan laguntza ematea. Ahal den neurrian, aurreratzen eta enpresa bakoitzaren egoerara egokitzen saiatzen gara.

  • Enpresen eta ondasunen kudeaketa fiskala.
  • BEZa eta bestelako zergak prestatu eta ikuskatu.
  • Zerga ikuskaritzak.
  • Datu fiskalei buruzko etengabeko aholkularitza.
  • Datu fiskalen eta gerta daitekeenaren gaineko ebaluazio txostenak.
  • Enpresaren proiektuei buruzko txostenak.
  • Salerosketari dagozkion kontu-ikuskatze eta berrikusteak.

LAN-AHOLKULARITZA

Kontratazioari, nominei, kitapen-agiriei, likidazioari, Gizarte Segurantzari, eta lan-autoritateei buruzko tramiteetan laguntzen dugu. Gure lantaldeak lan munduko kudeaketaren etapa guztiak eta langileriaren administrazioa hartzen ditu bere gain, halaber, saiatzen gara ahal den heinean, erabakiak hartzeko orduan lagunduta sentitzen eta ahalik eta modu erosoenean eta azkarrenean erantzuten.

  • Lan-kontratuen kudeaketa: langileeen altak eta bajak.
  • Nomina eta Gizarte Asegurantzaren kudeaketa.
  • Lan-aholkularitza: kitapen-agiriak, kaleratzeak eta zigorrak.
  • Gizarte Segurantzako lan-ikuskaritza.
  • Arazo kolektiboei buruzko lanak: hitzarmenak eta negoziazioak.
  • Laguntza eman lan arloko adiskidetzeetan.
  • Lan-ikuskaritzak.
  • Lan-egokitze txostenak.
  • Etxeko langileen erregimen berezia.
  • Gizarte Segurantzako kontuak: altak eta bajak, kontratuak.
  • Autonomoen legedi berezia betearaztea.
  • Online bidezko tramitazioa.
  • Artisten erregimen berezia.

KONTABILITATE-AHOLKULARITZA

Enpresa kudeaketa eraginkor batek kontabilitate-informazio zehatza behar du, haren garapenerako onak izango diren erabakiak hartzeko.

Altxe Gestion-en enpresaren errealitate ekonomikoa aztertzen laguntzen dugu, enpresa ekonomikoki zein puntutan dagoen jakiteko, ahalik eta etekin handienak erdiesteko

Eskaintzen dugun zerbitzua pertsonalizatua da, sortzen diren arazoei arreta jartzeko eta beharrezko konponbidea bilatzeko.

  • Enpresaren kontuen kudeaketa.
  • Kontabilitate-aholkularitza eta aldizkako kontabilitate ikuskatzea.
  • Kontabilitate-ikuskatze eta urteko balantzeetan laguntza ematea.
  • Finantza eta ekonomia txostenak egitea.
  • Urteko finantzen eta ekonomiaren antolaketa.
  • Aurrekontuen kontrola eta gastuen kontabilitatea.
  • Kontabilitate-plan zehatzen diseinua.
  • Bideragarritasun-analisia.
  • Enpresen balorazioa.

ZERBITZU ADMINISTRATIBOAK

Aholkularitzaren gehigarri modura, bulegorik ez duten, edo bulego bat izanda tramite administratiboak egin ezin dituzten bezeroentzat zerbitzu administratiboak ere eskaintzen ditugu.

  • Jaulki diren fakturak igortzea eta bidaltzea.
  • Mezu elektronikoak jasotzea.
  • Faktura elektronikoak helaraztea.
  • Ziurtagiri digitalak eskuratzeko laguntza ematea.
  • Garraio txartela berritzea.
  • Online burofaxa.